C.D Mondra-Bergara 09/10/2016

Mondraberri – Testua, bideoa eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias

Mondrako neskek ezin hobeto hasia zuten 2016/2017 denboraldia, lehen bi partiduetatik biak irabazita.

Gaur, ordea, berdinketarekin konformatu behar izan dira, Bergararen aurkako Mojategiko derbyan.
Andoni Ezkurra entrenatzaileak 6 baja izan ditu gaur, eta ondorioz 13 jokalari bakarrik izan ditu.
Lehen zatian gauzak pareko joan dira, baina bigarren zatian etxeko taldeak gora egin du, eta 53. minutuan adibidez Ainhoaren jaurtiketa ez da gutxigatik sartu, langan jo baitu.

Taldea saiatu saiatu da, baina azken minutuetan neke fisikoa igarri du eta berdinketarekin konformatu behar.
Berdinketa honen ondorioz, Mondra bigarren postuan jarri da. Lider, ordea, Arizmenditaldea da, gaur Zumaian 2-0 irabazi ostean. Lehia polita daukagu, beraz, goiko postuetan.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4043860&menuId=6552699&onlypath=true