Futbolak hartuko du protagonismoa asteburuko kirol jardunaldian

Futbolak hartuko du protagonismoa asteburuko kirol jardunaldian

Mondraberri – Testua: Ibai Trebiño / argazkiak: MB artxiboa / 2016-11-10

Kirol jardunaldiari begira, futbola izango da asteburu honetako protagonista nagusia, izan ere, Mondrako neskak, mutilak zein jubenilak etxean arituko dira zapatu honetan.

16.30etan hasiko da ‘futbol maratoia’ Mojategin; Mondrako mutilek Irungo Real
Union taldea hartuko dute etxean eta Zarautzen denboraldiko lehen porrota jaso ondoren, garaipenaren bidera itzuli nahiko da bere publikoaren aurrean.

Sailkapenean hirugarren postuan dira Josu Zubiaren mutilak eta taldearen ibilbide bikainak ilusio piztu du talde zerrajeroaren zaleen artean.

Mondraren partiduaren ostean, nesken txanda helduko da. 18.30etatik aurrera talde zerrajeroak Ilintxa taldea hartu du etxean. Azken garaipenaren ostean, Mondrako neskek garrantzizko garaipena erdiesten saiatuko dira. Bestalde, Mondrako jubenilak etxean arituko dira ere. Arratsaldeko 14etan jokatuko dute bere partidua, zapatuko ‘futbol maratoia’ osatuz

Mondragon Unibertsitatea ere etxean arituko da. Zapatuan (18.30etan Iturripen) norgehiagoka jokatuko du Santanderreko La Gallofaren aurka. Azken partida osta-osta galdu ostean, Josu Larreategiren mutilak garaipena eskuratzea espero dute Santanderreko taldearen aurka.