C.D Mondra-Mutriku 29/10/2016

Mondraberri – Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-10-29

Porrota zer den jakin gabe jarraitzen du Mondrak. Gaurkoan Mutriku izan da talde zurimorearen biktima eta ‘Mojategiko gotorlekua’ baliatuta, garaipena inportantea lortu du taldeak.

Ez zuten partida erraza aurretik Josu Zubiaren mutilek. Mutriku, mailan eskarmentu handiko taldea da baino arerio indartsuen aurrean taldea ez dela kikiltzen argi geratu da gaur.

Espero zen bezala, partidua gogorra izan da gaurkoa eta arerio konplikatu baten aurrean, Mondrak bere jokurik onena baliatu du. Iker Uribarrenek zabaldu du garaipenaren bidea eta partiduaren azken rektan Andoni Aizpuruak lasaitasunaren gola lortu du.

Alternatiba ugari izan ditu partidak eta bi taldeek izan dituzte gol aukerak. Mondrak garaipen erosoa lortuko zuela ematen zuenean, arbitroak zalantzazko penalti bat adierazi du, azken minutuan. Mutrikuk gola egin duen arren, erremontada gauzatzeko denborarik ez du izan.

Garaitezinak

Pozik agertu da Josu Zubia gaur lortutako emaitzarekin. Ez da gutxiorako, Mondrak porrota zer den ez du ezagutzen. 15 partidu jarraian galdu barik daramatza taldea eta bolada honen gakoa jokalarietan dagoela uste du Zubiak: «15 partidu jarraian daramatzagu galdu gabe, zeozer ondo egiten gabitzalaren seinale da hori».

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3924185&menuId=6552699&onlypath=true