C.D Mondra-Hernani 15/10/2016

Mondra Hernani partidua

Argazkia – Mondra

Mondrak 3-1 garaitu du Hernani Mojategin. Lehen zati borobila egin dute zuri-moreek, izan ere etxekoen hiru golak zati horretan izan dira. Lehen gola Gorka Erañak sartu du zortzigarren minutuan, bigarrena berriz, Iker Uribarrenek eta hirugarrena Santxok. Bigarren zatian, aldiz, lasaitu egin dira etxekoak eta aurkarien gol bat jaso arren, hiru puntuak etxean geratu dira.

Partidua hasi aurretik Mondra taldeko Haritz Ezpeleta atezainari elkartasun mezua adierazi diote taldekideek. Pankarta batekin argazkia atera dute: Animo Haritz. Laster gerria emuten berriz Aupa Mondra! lelopean.

http://goiena.eus/arrasate/1476552301308