Zorionak neskak!

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias 2017/05/28

Gipuzkoako Kopako finala Beasaingo Igartza berdegunean jokatu da gaur arratsaldean, bero handiarekin.
Arrasatetik jarraitzailez betetako autobus bat joan da, eta partiduan zehar jokalariei animoak ematen aritu dira.
Lehen zatian Mondra hobea izan da, partidua kontrolpean izan du, Urnietak bere atean gol bat sartu du, eta Raquel Modinok bigarrena egin du.

Baina bigarren zatian Urnietak partidua berdindu du, besteak beste, Uxue Ezpeleta atezainaren lesioa aprobetxatuz.

Finaleko azken minutuetan Urnieta fisikoki hobeto zegoen, eta gainera bere jaurtiketa batek Mondraren langan jo du.

90 minutuen ostean, penaltien txanda iritsi da: Mondrak penaltiak entrenamenduan landuak zituen, eta Mondrak 5 penaltietatik 5ak sartu ditu.

Urnietak, ordea, penalti bat huts egin du, eta Raquel Modino arrasatearrak berea sartu du.

Beraz, zentral arrasatearrak bi gol funtsezko sartu ditu, defentsan egindako lan guztiaz gain.

Garaipena lortzean, taldekideak elkar besarkatu dira, tartean ekipoko hiru arduradunak: Andoni Ezkurra, Raquel Modino bera eta Odei Guridi.

Andoni Ezkurra entrenatzaileak bere poztasuna agertu dio bertan Mondraberri.eus egunkariari:
«Oso pozik gaude, asko sufritutu dugu eta penaltien bila izan gara. Entrenamenduetan penaltiak landu izan ditugu, eta 5etik 5 sartu ditugu».

Andoni Ezkurrak arerioa ere zoriondu du: «Urnietak partidu oso ona egin duela, eta ekipo oso ona daukatela».

Gainera, talde teknikoak benetan eskertu du Beasainera joandako jarraitzaileen laguntza.
Orokorrean, Andonik baloratu du denboraldian zehar egindako lan guztia: «Horrelako egoeretan ahazten dira denboraldiko sufrimendu eta une txarrak. Pozarren gaude».

Titulua eskaintzen diete «Mondrako nesken taldeetan parte hartu duten pertsona guztiei».

Gaur taldekideak «parranda egingo dugu», ondo merezitako parranda, beraz ondo pasau eta zorionak Mondra!

Argazki gehiago Mondraberrin webgunean

http://www.mondraberri.com/