Garaipen erosoa eskuratu du Mondrak (5-1)

Garaipen erosoa eskuratu du Mondrak (5-1)

Mondraberri – Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-10-01

Ikuskizuna emanez, Mondrak beste hiru puntu gehitzea lortu du gaur arratsaldean jokatutako partidan. Ostadar ez du arerio izan talde zurimoreak eta bigarren zati bikain bati esker, garaipen ikusgarria eskuratu du.

Lehen zati trabatua jokatu dute Josu Zubiaren mutilek eta gola jaso ostean, Xabi Arrizabalagaren gol batek parekatuta utzi du emaitza atsedenaldian. Bigarren zatian ordea, Mondrak bere jokua baliatzen jarraitu du eta azkenean 5 eta 1eko garaipen erosoa lortu du, bigarren zatian lau gol sartuta (Iker Uribarren, Santxo, Julen Valle eta Imanol Rodriguez).

Josu Zubia entrenatzailea pozik agertu da emaitzarekin eta taldearen «jarrera eta konstantzia» garaipenaren gako gisa azpimarratu nahi izan ditu.

Txapelketa hasi zenetik, Mondrak 12 puntu posibleetatik 10 puntu lortu ditu (3 garaipen eta berdinketa bat) eta bigarren da sailkapenean.