Puntu banaketa Azkoagaineko derbian

Goiena – Imanol Beloki

Ohorezko erregional mailako Aloña Mendi eta Mondra taldeek derbia jokatu dute gaur Azkoagainen eta 0-0ekoarekin puntuak banatu dituzte. Mondrak aukera gehiago izan dituen arren, ezin izan dute golik sartu eta Aloñakoak, berriz, etxean jokatuta, eta hiru puntuak nahi zituzten arren, emaitzarekin konformatu beharra izan dute.

Lehen zatiko lehen minutuak oso orekatuak izan dira, baina pixkanaka-pixkanaka arrasatearrak nagusitzen joan dira, eta jokaldi arriskutsuak sortu dituzte Mikel Aginagalderen atearen aurrean. Aipagarriak 25. minutuan Mikelek egindako geldiketa bikaina area kanpotik egindako jaurtiketa bati erantzunez.

http://goiena.eus/oinati/1474824094780