155 haur ariko dira Mondraren Campusean, jarduera gehiagorekin

155 haur ariko dira Mondraren Campusean, jarduera gehiagorekin

Argazki gehienak: Josu Zubia – Mondra / Testua, bigarren argazkia eta hirugarrena: Gontzal Landa Herbias / 2016ko uztailak 4, astelehena.

Mondrak antolaturik, futboleko udako campusa abian da, eta uztailaren bukaera arte iraungo du.

Campuseko zuzendari nagusia Josu Zubia dugu, Mondraren lehen taldeko entrenatzailea, baita ere aurreko campusetako arduraduna.

Campus honetara begira ere «hobetzen saiatu gara, eta iaz baino jarduera gehiago egingo ditugu. Aktibitate berri hauek futbolarekin zeharkako harremana dute»:

Adibidez, «nutrizionista batek elikadurari buruzko hitzaldi bat emango digu, eta elikaduraren inguruko ariketa batzuk egingo ditugu datorren astean».

Gainera, «adin hauetako neska-mutilek kontzientzia hartzen has dezaten, Gurutze Gorriko ordezkariek formakuntza ikastarotxo bat emango dute campusean».

Campusa ez dute soilik Mojategiko berdegunean eta Musakolako kiroldegiko frontoian egiten. Donostialdeara ere txangoa egiten dute.

Zentzu honetan, «ur-jarduera gehiago egingo ditugu Donostian aurten. Hortaz gain, Zubieta bisitatuko dugu, bertan entrenamendu bat egingo dugu, Anoeta bisitatuko dugu,…».

Josu Zubiak baloratu du «umeak pozik etortzen direla, eta ez dira soilik Arrasatekoak, bailaratik ugari etortzen dira. Hori Mondrarentzat positiboa da, eta gu ere pozik gaude».

«Campusean haurrek gustuko dituzten kirolak praktikatzen dituzte, eta lagun berriak egiten dituzte». Izan ere, «futbola neurri batean aitzakia da uda lagunartean ondo pasatzeko».

Campusean gero eta haur gehiagok ematen dute izena: «Iaz 130 ume izan ziren, etaaurten 155ek eman dute izena honezkero». Oraingoz [uztailak 4] plaza batzuk libre daude datorren asterako eta hurrengorako, baina plaza gutxi dira.
Begiraleei dagokienez, bost arduradun dihardute campusean, eta «begirale bakoitzeko 10 ume daude. Beraz, ratioa 1-10ekoa da kalitatezko campus bat egin nahi dugulako».
Begirale guztiak «Mondrakoak gara: lehen taldeko entrenatzailea, prestatzaile fisikoa eta jokalari batzuk. Formakuntza daukagu edota Mondraren Futbol Eskolan dihardugu».Honak hauek dira begiraleak:

  • Josu Zubia
  • Ander Romero
  • Edorta Bolinaga
  • Iker Uribarren
  • Xabi Arrizabalaga

Horrela, «haurrek Mondra ezagutzeko edo sakonago ezagutzeko aukera dute».
Josu Zubiak eskertzen dio «Mondrari campusak antolatzeko eta aurrera eramateko aukera. Baita beste begiraleei ere, eurak egongo ez balira campusa ez litzatekeelako arrakastatsua izango. Eskerrak ere, noski, gugan konfiantza jarri duten gurasoei».
Goian aipatu bezala, campusak aurrera jarraitzen du, eta oraindik izena eman daiteke datorren asterako eta hurrengorako.

 

595.Campus.Uztaila.16.MONDRA

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6303237&menuId=6552699&onlypath=true