‘Txelis’ Memorialeko 13 klubetatik Mondra txapeldunordea izan da

‘Txelis’ Memorialeko 13 klubetatik Mondra txapeldunordea izan da

Mondraberri – Gontzal Landa 2018/12/29

Jose Ibarguren ‘Txelis’-en omenezko txapelketaren XII. edizioa jokatu da gaur goiz eta eguerdian Mojategin.

Mondrak antolatuta, Arrasateko 3 taldeekin batera Idiazabal, Urki, Aloña Mendi, Antzuola, Beasain, Real Sociedad, Urola, Añorga, UDA, Lagun Onak eta Bergarak jokatu dute. 14 talde guztira.

Kiroltasuna izan da nagusi, eta Mondrako hainbat lagunek boluntario lanak egin dituzte batean nahiz bestean. Mondra A taldeak Realaren aurka jokatu du finala, eta ondokoak izan dira sari nagusiak:

  • Txapelduna: Erreala
  • Txapeldunordea: Mondra
  • Hirugarren postua: Añorga

Laugarren postua Soraluzerentzat izan da. Aipatzekoak dira ere Jokalari Onenaren Saria Mondrako Urko Erañak jaso duela, eta beste arrasatear batek, Jakes Sarabiak, aurten talde txuri-urdinean jokatzen duela.

 

mondraberri.com