Mondra ahalegindu da baina UDAk lortu du Arrasate Hiria trofeoa

Mondra ahalegindu da baina UDAk lortu du Arrasate Hiria trofeoa

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias 2017/09/03

Txapelketako lehen partiduan UDAk eta Amaikak Bat-ek husna berdindu dute, eta penaltietan Aretxabaletako taldea 3-1 nagusitu da.
Bigarren partiduan Mondrak eta Debako taldeak jokatu dute. Jorge Davila eta Ander Romero entrenatzaile berriek ondoko hamaikakoa zelairatu dute Amaikak Bat-en aurka:
  • Ioritz Aginagalde
  • Gonzo
  • Julen Aranbarri
  • Mendieta (Mondrako Erregionalean aritua)
  • Crespo
  • Etxebe
  • Aizpurua
  • Imanol
  • Rivas (jokalari hau ere harrobikoa)
  • Pavon
  • Barbero
Partidua parekatua izan da, baina Amaikak Batek 40. minutuan gola sartu du, eta Mondrak ez du astirik izan markagailuari buelta emateko.
Partidu honetan ere Aiti eta Uribesalgok jokatu dute. Penaltien txandan, hirunako berdinketa egon da.
Ondoren, Mondrak omenaldi xume bat egin die Ander Ruiz de Azua ‘Manzano’ eta Beñat Corcuera ‘Korku’ri, biek ala biek futbola utzi berri baitute.
Klubak taldeko jokalariek sinaturiko elastiko bana oparitu die, eta gainera zaletuen txalo beroak jaso dituzte.
Hirugarren partidurako, UDAren aurka, Davilak eta Romerok ondoko hamaikakoa atera dute:
  • Markel Perez
  • Aiti
  • Jokin Mujika
  • Sergio Casares
  • Markel Bazanbide
  • Gorka
  • Uribesalgo
  • Andoni Aizpurua
  • Gorostola (fitxaketa berria, zumaiarra da eta Elgoibar taldetik dator)
  • Arripu
  • Santxo
Mondrak aukera batzuk izan ditu baina ez ditu gauzatu, eta UDAk ez du aukera galdu: 10. minutuan epaileak penaltia alde pitatu dio, eta Julen Zaitegik ez du barkatu.
Partidu honetan Julen Vallek ere jokatu du. Aipatzekoa da Gorostola fitxaketak posizio ezberdinetan jokatu duela, gogotsu, eta pase luzeak eman dituela, besteak beste.
Hiru partiduak jokatu ondoren, UDAk torneoa irabazi du, Amaikak Bat bigarren izan da eta Mondra hirugarren.
Gure taldeak aurredenboraldiarekin jarraituko du, izan ere, datorren zapatuan hasiko da 2017/2018 denboraldia.

http://mondraberri.com