Penaltyetan agur esan diote denboraldiari Mondrako neskek

Penaltyetan agur esan diote denboraldiari Mondrako neskek

Testua eta Argazkiak: Jokin Etxebarria; 2016/05/01

 

Antigua Luberriren aurka 2na berdindu eta gero, penaltyetan ere 3na berdindu dute Andoni ezkurraren neskek, baina hurrengo jaurtiketa huts egin eta donostiarrek gola eginda, Kopako finalerdietatik kanpo gelditu dira arrasatearrak.

Kopako fase erregularra hirugarren postuan amaitu eta gero, Mondrako neskek, gutxienez finalerdietara pasatzeko helburua zeukaten, baina batzuetan zortea ez da aldeko izaten. Gainera, zure identitatea erakusteko kapaz ez bazara eta aspaldiko partez partidu kaxkarra egiten baduzu, gaur gertatu zaiena pasatzeak badauka bere logika.

 

590_Mondraneskak

Lehen zatian ez talde batek ez eta besteak ere ez du askorik jokatu. Etxekoei ikusten zitzaien presio pixka bat egiten zutenean, aurkaria urduri jartzeko kapazitatea zutela, baina presio hori ez da nahi bestetan egin eta azkenean atsedenaldira golik gabe iritsi dira.

Bigarren zatian etorri dira golak, baina tamalez Antigua Luberrikoak izan dira markagailuan aurreratu direnak. Hala ere, andoni Ezkurraren neskak partida berdintzeko kapaz izan dira. Azken 15 minutuetara iritsi arte partida orekatu egin da. Orduan, donostiarren jokalari bat gaizki erori da lurrera jokaldi batean eta aldakan min hartuta eraman behar izan dute anbulantzian. Bere taldekideek barruko mina gola eginez atera dute eta gauzak zail jarri zaizkie etxekoei. Baina, erreakzioa hurrengo jokaldian etorri da eta 2nakoa igo dute zuri-moreek markagailura.

Partida penaltyetara joan da. Eta aurreko 90 minutuetan bezala oreka eduki dugu baita bertan ere. Lehen 5 jaurtiketetan 3 sartu ditu talde bakoitzak. Gerora etorri da kale edo baleko txanda eta arrasatearrek kale egin dute. Donostiarrek berriz bale, eta modu honetara finalerdietarako txartelarekin alde egin dute Mojategitik.

Futbolak horrelako gauzak ditu, bosgarren sailkatuak hirugarrena utzi du kanpoan eta Mondrako neskek uste baino lehenago hartu dituzte oporrak.

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=600378&menuId=6552699&onlypath=true