Neskek eta mutilek garaipena

Iturria: Testua eta argazkia: Maitane Muñoz-Bideoa: Mondra-2016/01/31

 

Zubiaren mutilak fin ibili ziren Mojategin atzo arratsaldez Besainen kontrako partidan. Garaipen garbia lortu zuten sarrailagileek, 6 aldiz lortu baitzuten baloia ate barrura sartzea.

Erasoan eta defentsan lan handia egin zuten zuri-moreek eta etxean jokatzea motibazio gehigarri bat izan zen atzoko norgehiagoka irabazteko. Aurreko asteko porrotaren ostean, sentsazio onak berreskuratu ditu taldeak.

Goleatzaileak hauek izan ziren: Imanol Rodrigez (3), Markel Gonzalez (1), Beñat Korkuera (1) eta Josu Diaz (1).

Hurrengo jardunaldian UDA-ren kontra jokatuko dute Zubiaren mutilek, eta «klabea izango da irabaztea. 12 partidu falta dira oraindik liga bukatzeko eta denbora dago buelta emateko, baina beharrezkoa izango da irabaztea Amaikak Bat taldearengandike ez urruntzeko».

 

mondramutilak

 

Andoni Ezkurraren neskek aste honetan ere, garaile izan dira. Kasu honetan, Hernani izan zuten aurkari Mojategiko zelaian.

Lehenengo zatia amaitzerako, elektronikoak 2-0 markatzen zuen dagoeneko. Markagailuan bentaja izanik, bigarren zatian aldiz, lasaiago ibili ziren neskak, eta Hernaniren gola heldu zen. Hala ere, bizi ibili ziren eta 3. tanto markatu ostean, 4.a heldu zen falta jaurtiketa baten ondorioz. Miren Antxia, Olatz Legarda eta Maite Ugarte izan ziren golak egin zituzten futbolariak.

Ezkurraren esanetan, «emaitza justua izan da, dinamika onean gaur sartuta». Hurrengo astean, karnabalak direla eta, atseden hartuko dute Mondrako neskek.

 

g4

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3983235&menuId=6552699&onlypath=true

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2608840&menuId=6552699&onlypath=true