Mondra garaipenaren bidera itzuli da

Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-04-16
Agorrosinen jasandako porrotaren ostean, Mondra garaipenaren bidera itzuli zen Mojategin Ilintxari 3-0 irabazi ostean.
Partidua hasi bezain pronto aurreratu zen markagailuan Mondra, Uribesalgok seigarren minutuan egindako golari esker. Parekotasuna izan zen nagusi lehen zatian, Mondrak ezin izan zuen Ilintxaren defentsa apurtu eta gol aurkera gutxi sortu ditu, soilik ezker hegaletik egindako barnealdi batzuk.
Atsedenaldiaren ondoren, Mondrak partidu erosoa jokatu zuen. Bi hegaletatik arrisku handia sortuz, eta erdilarien lanari esker, arerioaren defentsa apurtzea lortu zuten talde zurimoreak. Barberok bigarren gola egin du, eta Uribesalgok hirugarrena.
Honezkero, Mondrak bigarren postuari eutsi dio beste astebetez, eta datorren astean Zumaiako izango du aurrez-aurre.
595mondra