Maialen Lopezen lesio larriak Mondraren garaipena lausotu zuen

Maialen Lopezen lesio larriak Mondraren garaipena lausotu zuen

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko apirilak 3, domeka

 

Elurraren ondorioz atzeratutako partidua jokatu dute Mondrako neskek, Errenteriako Touring taldearen aurka.

Orduan partiduko 15 minutu jokatu ziren, eta atzokoan n beste 75 minutuak jokatu ziren

Zoritxarreko jokaldi batean, partidua bukatzeko 10 minutu falta zirela, Maialen Lopez kapitainari, bera baloiarekin bakarrik zela, ezkerreko hanka trabatuta geratu zaioberdegunean. Horren ondorioz, peronea apurtu zitzazion eta orkatilako ligamenduen lokadura sufritu du.

Zoritxarreko jokaldia Touring-eko aulkiaren ondoan gertatu da, eta entrenatzaile errenteriarrak, lesioaren larritasuna ikusita, berehala eskatu zuen laguntza.

Prestatzaile fisikoak, entrenatzaileak eta jokalariak berehala bertaratu ziren laguntzeko asmoz, baita Mondrako Zuzendaritzako kide batzuk ere.

Anbulantzia batek ere Mojategira sartu behar izan du, ia berdeguneraino, eta anbulantziako langileek hainbat minuturen ostean, ospitalera eraman behar izan zuten futbolari arrasatearra, prestatzaile fisikoa Odei Guridi lagun izan duela.

Partiduari berari dagokionez, Mondrak lehen zatian nagusitu egin zen , bi gol lortuz:
Lehen gola Miren Antxiak falta jaurtiketa bat egin ostean iritsi zen, Touringen defentsak bere atean baloia sartu duenean. Bigarren gola Marta Ugarte aurrelariak egin du. Beraz,partidua 2-0 amaitu zen,

Lesioaren ostean, «jokalariak triste geratu dira – azaldu zigun Andoni Ezkurra Mondrako entrenatzaileak – ez daude horrelakoak ikustera ohituta, gazteak dira eta futbolean zaletasunagatik ari dira».

Garaipenarekin Mondra liderrarengandik 4 puntura jarri da, eta 3 jardunaldi geratzen dira txapelketa bukatzeko, «beraz edozer gerta daiteke».

Dena den, «guretzat orain inportanteena ez da garaipena, Maialen ahal bezain pronto ondo osatzea da, eta gurekin berriro izatea» azpimarratu du Andoni Ezkurra entrenatzaileak.

Mondra klubak Twitter bitartez animo mezua helarazi du: «Klubetik animo asko Maialen Lopez-i, gaurko partiduan larri lesionatu baita. Laster espero zaitugu bueltan animo». Mondraberri.eus-ek bat egiten du mezu horiekin, eutsi goiari Maialen!

 

595.Mondra-Touring.15.16.Lesio2

 

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7560510&menuId=6552699&onlypath=true