Lortu dugu!

Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-06-28 Mondraberri

 

«Lortu dugu!» Lelo honekin ospatu nahi izan dute Mondrako jokalariek gaur lortutako arrakasta. Talde zuri-moreak igoera lortu du Sanpedrotarra 2-1 garaitu ostean, eta lau urte beranduago preferente mailan arituko da datorren denboraldian.
Partidu gogorra izan da, eta lehen zati txarra jokatu duten arren, Josu Zubiaren mutilak markagailuan aurretik jarri dira,  Erañak 37. minutuan lortutako gol bati esker.
590mondra
Atsedenaldiaren ondoren, bi taldeek joku azkarra egin dute eta Sanpedrotarrak penalti bati esker lortu du berdinketa 67. minutuan. Mondrak ez du etsi, hegaletatik arriskua sortzen jarraitu du eta 72. minutuan Uribarrenek lortutako golari esker aurretik jarri da etxeko taldea, bidez batez kanporaketa bideratuz.
Sanpedrotarra taldeko jokalari baten kanporatzeak lasaitasuna eman dio Mondrari azken minutuetan eta partidu bukaerara arte abantaila kudeatzen jakin du talde zurimoreak.
Epaileak partidu amaiera adieraztearekin batera, zoramena zabaldu da Mojategin, ozan ere, emaitza honi esker Mondra preferente mailako taldea izango da datorren urtean.
«Merezitako saria»
Josu Zubia entrenatzaileak ezin izan du bere poztasuna ezkutatu eta gaurko igoera taldeak «merezitako saria» dela esan du. Taldearen arrakastaren zati handi bat berea dela jakitun, jokalari mondrauetarrek behar den moduan eskertzeko asmoarekin, entrenatzailea dutxan sartuz ospatu dute gaurko garaipena.
Zubia ere oso harro agertu da bere jokalariek gaur egindako lanarekin eta denboraldian zehar egindako «esfortzua» nabarmendu du. «Denboraldia hasi zenetik azken partidura arte lan bikaina egin dute mutilek» esan du.
Partiduari buruz Zubiak esan du «hasiera ona ez dutela eduki» baino golak «lasaitasuna eman die» bigarren zatiari begira. Sanpedrotarrak berdinketa lortu ondoren Mondra egoerari aurre egiteko «gai izan dela» nabarmendu du, «gure jokua praktikatzen jarraitu dugu eta azkenik merezitako bigarren gola egin dugu».
Jai giroa Mojategin
Egun inportantea zelakoan, Arrasatek erantzun bikaina eman du gaur eta Mojategiko futbol zelaiak urteko sarrerarik onena izan du. Harmailetan jai-giroa izan da nagusi eta partidua ikusten egon diren milakatik gora ikusleek bere taldearen garaipen handiarekin gozatu dute gaurkoan.
Sanpedrotik 150 zale inguru bidaiatu dira Arrasatera gaurko partidua jarraitzeko asmoarekin eta partidua galdu arren, taldea uneoro sostengatzen izan dira moredun zaleak, etxean jokatzen zutelaren sentsazioa emanez. Iskanbila txiki batzuk sortu badituzte ere, bi zalegoen arteko adiskidetasuna izan da nagusi.
Azkenean etxeko zaleak baino ez gozatu dute egun historiko honekin.

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=8588969&menuId=6552699&onlypath=true