Ezin atzekoak gainetik kendu

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkiak: Mondraberri; 2016/04/25

 

Zumaian 0 eta 1 irabazi eta gero, Mondrak bere esku izaten jarraitzen du igoera playoff-a jokatzea, baina Bergarak eta Urolak estutzen jarraitzen dute.

Bergaran derbya galdu zuenetik, finaletik finalera dabil Mondra, eta oraingoz ondo moldatzen ari da hil ala biziko partida horietan. Aurreko astean Ilintxari 3 eta 0 ostean, asteburu honetan 0 eta 1 irabazi du Zumaian. Baina dirudienez, garaipenak batzen, edo finaletara derrigortuta jarraitu beharko du hemendik eta amaiera arte gelditzen diren 3 partidetan, atzetik datozen Bergarak eta Urolak ere ez diotelako estutzeari uzten. Guztiek garaipenak batzen jarraitzen dute. Horrek presioa sortzen du zuri-moreen kontra, baina era berean aspektu positiboa ere badu, huts egiten ez badute, beraiendako izango da bigarren postua.

Zumaiako Aita Mari zelaian jokoan zuena jakinda irten ziren Josu Zubiaren mutilak partidaren bila. Lehen 20 minutuetan oso joko ona erakutsi zuten, alde batetik bestera baloia ondo mugituz eta hegaletatik erdiraketekin min eginez. Modu honetara iritsi zen partidako gol bakarra, Corcuk sarturikoa. Lehen zatiaren amaiera arte nagusi izan ziren arrasatearrak, baina azken minutuetan iritsi ziren etxekoen aukerarik onenak eta Zubiaren mutilendako sustoak. Bigarren zatian erasoan baino defentsa lanean ibili ziren mondragoetarrak hobeto. Aipatzekoa da azken lau partidetan gol bakarra jaso dutela Mondrakoek (Bergararen kontra 91. minutuan jasotako gola madarikatua) eta horri eusten badiote, helburua askoz gertuago egongo dela argi dago. Hiru aukera on eduki zuten larunbateko bigarren 45 minutuetan partida erabakita uzteko, bana ez zuten asmatu, eta horrelakoetan askotan gertatzen den moduan, epaileak noiz azken txistua jo ibili ziren.

Kontuak kontu, 3 puntu gehiago zakura. Beste hiru partida gelditzen zaizkie, beste hiru final, aurrenekoa, larunbat honetan Mojategin, !6:30tan) azkenaurreko sailkatu Usurbilen kontra jokatuko dutena. Atzekoek sortzen duten presioari aurre egin eta irabazi beharreko partida.

 

592_Mondra

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9652004&menuId=6552699&onlypath=true