Entrevista a Pavon

Entrevista a Pavon

IkerPavonElkarrizketa

 

FITXA

 

Izena: Iker Pavon

Adina: 25 urte
Jaiotze-data: 1996/04/10
Jaioterria: Arrasate (Gipuzkoa)
Zenbat urte klubean: 14.urtea
Zenbat urte 1.taldean: 7.urtea
Postua: Hegaleko aurrelaria

 

TEST AZKARRA

 

Jokalari erreferentea: Carlos Vela

Janari gustukoena: Paella

Partidu aurretik entzuteko abesti bat: Makina lehertu arte (Des-Kontrol)

Taldekide izan duzun atezainik onena: Haritz Ezpeleta

Taldekide izan duzun atzelaririk onena: Danel Perez

Taldekide izan duzun erdilaririk onena: Mikel Aizpurua

Taldekide izan duzu aurrelaririk onena: Eneko Azpiazu

 

 

PREGUNTAS Iker Pavon

1Zeintzuk dira zure lehen oroitzapenak klubean?
Alebinetara heldu aurretik Atxabalpen egiten genituen entrenamenduak izan ziren. Urte hartan taldea sortu genuen eta hurrengo 3 urteetan Xabi Garcia "Xabilo" entrenatzaile zela izan genituen 3 denboraldiak. Alebinetan zein infantiletan denboraldi bikainak egin genituen Erreala, Antiguoko eta Sansererekin lehen postuengatik borrokatuz. Ahaztuko ez ditugun denboraldiak.
2Harrobian izandako zein esperientzia edo denboraldik utzi dizu arrasto handiena?
Urte horietan egin genituen bidaiak. Infantiletan, lehen urtean, Madrilera bidaiatu genuen Atletico de Madrilen aurka jokatzeko eta hurrengo urtean Xixonera joan ginen Mareo futbol zelaian Spontingen aurka jokatzera.
3Mondran noiz egin zenuen debuta?
Mondran 17 urte nituela egin nuen debuta, oraindik jubenila nintzen eta lehen taldearekin partida batzuk jokatzeko aukera izan nuen. Urte hartan taldea kategoriaz jeitsi zen, denboraldi gogorra izan zen klubarentzat.
4Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Mendeurrenean Errealaren aurka jokatu genuen partida, harmailak beteta zeudela, Ohoezko mailari igo ginen urteko partidak, UDAre aurka jokatutako derbietako giroak...asko dira bizitako momentu onak.
5Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Kadeteetan 2.urtean belauneko lesioagatik denboraldia galdu nuen urtea. Urte horretan mailaz igotzea lortu zuen taldeak, partidu guztiak gradatik ikusi behar izana... denboraldi gazi-gozoa izan zen niretzat.
6Azken urteetan rol desberdinak burutu dituzu klubean (Jokalari, entrenatzaile, koordinatzaile…) eta rol bakoitzarekin nolako eboluzioa izan duzu pertsona bezala?
Oso ezberdina da modu batean edo bestean kluba defenditzeko modua. Asko disfrutatu ditut hemen bizitako momentuetaz, jokalari bezela zein harrobiko gazteen entrenatzaile bezala.
7Zer esan nahi du Mondrak zuretzako?
Futbolean bizi izan ditudan ia momentu guztiak bertan pasa direnez, Mondra niretzat bizimodu edo familia bezala izendatuko nuke. Bertan sortu nuen nire kuadrila, nire adiskidetasun estuenak eta bizitza osorako izango ditudan bizipen politenak.
8Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarri nagusiak?
Beti esan da Mondraren nortasuna TALDEA sortzeko gaitsauna dela, momentu txarrenetan hauei aurre egiten dioena, taldea koadrila bat izanda eta taldea ondo dabilen momentuetan are hobeagoa dena.
9Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Taldea zein kluba errespetatzea, taldekide langilea eta laguna izatea. Hauek dira Mondrako jokalariak izan beharko lituzkeen balioak.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Futbolak ematen dizkion momentuetaz gozatzea. Futbola zein talde lana ilusioarekin bizitzea, taldekideekin biziko dituen momentu horiek baitira etorkizunean gogora ekarriko dituenak.