Entrevista a Jokin Mujika

Entrevista a Jokin Mujika

JokinKujikaElkarrizketa

 

FITXA

 

Izena: Jokin Mujika

Adina: 28 urte
Jaiotze-data: 1993/09/15
Jaioterria: Arrasate (Gipuzkoa)
Zenbat urte klubean: 10.urtea
Zenbat urte 1.taldean: 10.urtea
Postua: Erdiko atzelaria eta erdilaria

 

TEST AZKARRA

 

Jokalari erreferentea: Iker Lopez

Janari gustukoena: Urdaiazpikoa

Partidu aurretik entzuteko abesti bat: Martin Larralde (Ruper Ordorika)

Taldekide izan duzun atezainik onena: Haritz Ezpeleta

Taldekide izan duzun atzelaririk onena: Julen Aranbarri

Taldekide izan duzun erdilaririk onena: Mikel Aizpurua

Taldekide izan duzu aurrelaririk onena: Iker Uribarren

 

 

GALDERAK Jokin Mujika

1Zeintzuk dira zure lehen oroitzapenak klubean?
Lehen oroitzapena, urteurrenean Errealaren aurka jokatu genuen partidua da. 0-12 galdu genuen, baina lehen 20 minutuetan 0-0 eustea lortu genuen eta Iker Pavonek gola sartzeko aukera garbia izan zuen. Ondoren, etorri ziren gol denak bata bestearen atzetik.
2Nolakoa izan da prozesua klubean debuta egin zenuen egunetik?
Heldutasun edo garapen prozesu bat izan da. Heldu nintzenean jubenil mailatik igaro berri nengoen eta gaur egun taldeko beteranoetako bat naiz. Prozesu honetan zehar, gauza asko ikasi ditut, batez ere partiduetan psikologikoki emozioak era egokian kudeatzeko orduan.
3Mondrako zerk utzi dizu arrastoa zure egunerokoan edo izaeran?
Mondrak nire egunerokotasunean pisu handia dauka. Azken finean, herriko futbol taldea da eta jende asko klubarengatik arduratzen da astebururo. Hori kontagiatu egiten da.
4Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Mikel Aizpuruak San Pedron faltaz sartu zuen gola. Igoerarako gakoetako bat izan zen.
5Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Iazko denboraldia, oso gorabeheratsua eta gogorra izan zelako denondako.
6Nola gogoratzen duzu Ohorezko Erregional Mailara igoera lortu zuen taldea?
Egia esan, igo ginen denboraldiko gakoetako bat aldagelean zegoen giroa izan zen. Egia da, maila oso altuko jokalariekin osatutako lantaldea genuela (Gorka Eraña, Iker Uribarren, Mikel Aizpurua...) baina beste gakoa giroa izan zen. Entrenatzera joatea plazer bat zen eta zelaitik kanpo plan asko egiten genituen batera.
7Zer esan nahi du Mondrak zuretzako?
Futbol talde bat baino askoz gehiago da, eta hala ulertu behar da. 20.000 biztanle inguruko herri baten taldea da eta klubeko eta lehen taldeko partaide izatean zorte handia dudala sentitzen dut.
8Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarriak?
Konpromezua, errespetua eta umiltasuna.
9Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Nik uste, Mondrako jokalari batek klubeko nortasunaren ezaugarriak izan beharko lukeela.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Harrobian jokatzen duen jokalari bati esango nion, ilusioz eta pasioz bizitzeko Mondran igarotzen duen momentu oro. Kontziente izateko harrobian jokatzeaz duen zorteaz, eta konstantzia eta lanaz lehen taldera salto egitea gertuago izango duela.