Entrevista a Durana

Entrevista a Durana

Durana

 

FITXA

 

Izena: Josu Durana

Adina: 25 urte
Jaiotze-data: 1996/06/25
Jaioterria: Zuia (Araba)
Zenbat urte klubean: 2.urtea
Zenbat urte 1.taldean: 2.urtea
Postua: Erdiko atzelaria

 

TEST AZKARRA

 

Jokalari erreferentea: Txikia nintzenean, Carles Puyol eta Martin Astudillo eta gaur egun, N’Golo Kante.

Janari gustukoena: Ezin dut bakarra aukeratu

Partidu aurretik entzuteko abesti bat: Anaitasun doinuak (Alerta Gorria eta Nafarroa 1512)

Taldekide izan duzun atezainik onena: Unai Simon

Taldekide izan duzun atzelaririk onena: Sergio Alzola eta Erik Ruiz

Taldekide izan duzun erdilaririk onena: David Gallego

Taldekide izan duzu aurrelaririk onena: Asier Benito

 

 

GALDERAK Josu Durana

1Nolakoa izan zen zure harrera taldean?
Harrera bikaina izan nuen, ez nuen inor ezagutzen eta taldekideek asko lagundu zidaten horretan. Asko nabari da herriko taldea dela Mondra, oso pertsona ireki, eskuzabal eta apalak dira.
2Nolakoa izan da zure ibilbidea Mondrara iritsi aurretik?
Nire herriko taldean hasi nintzen 4-5 urterekin. Gero, herrian talderik ez zenez atera jendearengatik Gasteizera joan nintzen jolastera, bertan Aurrera de Vitoria eta Alaves-en egon nintzen jokatzen. Ondoren, Arabako hainbat taldetan jokatu nuen 3.mailan: Aurrera de Vitoria, Amurrio eta Ariznabarran.
3Harrobian izandako zein esperientzia edo denboraldik utzi dizu arrasto handiena?
Nire herriko taldean egin nuen azken denboraldia eta Alavesen Ohorezko mailan jokatu nuen urtea.
4Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Aurten, Aretxabaletan UDAren aurka irabazitako derbia.
5Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Zalantzarik gabe, iaz UDAren aurka jokatu genuen derbia.
6Zer esan nahi du Mondra zuretzako?
Familia.
7Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarri nagusiak?
Borroka, grina eta inoiz amorerik ez ematea.
8Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Herri sentimendua, apaltasuna, elkartasuna eta anbizioa.
9Zerk bultzatzen edo motibatzen dizu ia egunero Murgiatik Arrasatera etortzeko?
Taldean daukagun giroa eta taldekideek daukaten lan egiteko gogoak. Egun osoa etxetik kanpo lanean egon ondoren entrenamenduetan erakusten duten jarrera eta gogoak miresgarriak dira.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Egunerokoan lan egitea. Bere inguruan duten pertsonei entzutea eta batez ere, bere herriko taldea arimarekin defendatzea.