Entrevista a Aitor Azakarate «Aiti»

Entrevista a Aitor Azakarate «Aiti»

Aiti

 

FITXA

 

Izena: Aitor Azkarate “Aiti”

Adina: 28 urte

Jaiotze-data: 1993/05/18

Jaioterria: Arrasate (Gipuzkoa)

Zenbat urte klubean: 18.urtea

Zenbat urte 1.taldean: 11.urtea

Postua: Eskuin hegaleko atzelaria

 

TEST AZKARRA

 

Jokalari erreferentea: Xabi Prieto

Janari gustukoena: Berakatz sopa

Partidu aurretik entzuteko abesti bat: Iraganeko kondaira (Des-Kontrol)

Taldekide izan duzun atezainik onena: Ander Ruiz de Azua “Manzano”

Taldekide izan duzun atzelaririk onena: Aritz Arizmendiarrieta

Taldekide izan duzun erdilaririk onena: Gorka Eraña

Taldekide izan duzu aurrelaririk onena: Asier Sanchez “Santxo”

 

 

GALDERAK Aitor Azkarate “Aiti”

1Zeintzuk dira zure lehen oroitzapenak klubean?
Atxabalpeko areiezko futbol zelaian, Mikasa baloiekin Alberto Perez eta Txelisen gidaritzapean... Belarrezko zelaian jokatzeko aukera genuenean zoriontsu egiten gintuen.
2Harrobian izandako zein esperientzia edo denboraldik utzi dute
Jubenil Mailan Gizpukoako txapeldun geratu ginenean. Lagun artean egon ginen eta gainera txapeldun suertatu ginen.
3Mondran noiz egin zenuen debuta?
Hondarribiren aurka egin nuen debuta Mojategin, 2-1 irabazi genuen. Urte hartan oraindik jubenila nintzen eta oso urduri nengoela gogoratzen dut.
4Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Dudarik gabe Ohorezko Erregional Mailara igo ginen urtea, eta batez ere ligako azken partidak eta playoff-a, Sanpedrotarrak taldearen aurka. Batetik, taldean bertan zegoen giroa ezin hobea zen eta bestetik herrian sortutako ilusioa eta honek gugan izan zuen bultzada Pasaian zein Mojategin, izugarria izan zen. Ahaztezina.
5Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Txarrena, Preferente mailara jeitsi ginen eguna, azken neurketan jokoan genuen mailari eustea, baina ez genuen helburua lortu. Une kaxkarrak izan ziren talde eta klubarentzat.
6Zeintzuk izan ziren Ohorezko Erregional Mailarako igoeraren gakoak?
Gakoa aldagela barruan zegoen batasuna zen, familia bat ginen. Horri gehitu behar zitzaion elkarrekiko genuen konfidantza, zelai barruan zein kanpoan genuen laguntasuna. Baita, norbanakoaren konpromezua, taldearen eta staff-aren lana eta Mondrarekiko genuen sentimendua.
7Zer esan nahi du Mondra zuretzako?
Mondra niretzat nire bizitzaren parte oso garrantzitsua da. Mondrak kirolerako zein bizitzarako ezinbestekoak diren baloreak eman dizkit. Betirako lagunak, bai taldekideak zein aurkariak... momentu itzelak. Mondra pasioa da niretzat.
8Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarriak?
Harrobiarekin egiten den lana, futbol eskolatik lehen taldera. Mondrak herriko jokalari eta harrobiarengan egin duen apustua. Gainera, harrobiko talde askotan Mondrako taldeetan dauden edo aritu diren jokalariak daude entrenatzaile laneran, honek klubaren baloreak gaztetatik transmititzea ahalbidetzen du. Herriko jendea herriko taldean.
9Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Konpromezua, errespetua, lanerako prestutasuna, konstantzia, esfortzua eta elkarlana.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Futbolaz eta kirolaz disfruta dezala eta taldearen eta norbanakoaren konpromezuarekin, lanarekin eta sentimenduarekin edonora iritsi daitezkeela eta Mondra merezi duen lekura eramango dutela.