Aretxabaletan bilatuko du Mondrak garaipena

Aretxabaletan bilatuko du Mondrak garaipena

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/02/12.

 

Jardunaldi ezin interesgarriago bi jokatuko dira datozen bi asteburuetan Erregional Preferente mailan. Izan ere, lehen hiru sailkatuek elkarren artean neurtuko dituzte indarrak eta emaitza horien arabera, sailkapen taulan aldaketa egotea posible da. Momentuotan, Amaikak Bat liderrak 5 puntu ateratzen dizkio talde zuri-moreari eta Urola hirugarren da, Mondrak baino 3 puntu gutxiagorekin.

Jardunaldi honi dagokionez, Mondrak Aretxabaletaren zelaia bisitatuko du bihar, zapatua, arratsaldeko 16:30etan. Arerioa hamaikagarren postuan kokatuta dago orain, baina bi taldeen artekoa lehiakorra izango da ziur. Arrasatearrek garrantzitsua izango dute garaipena lortzea, aurrera begira, batik bat. Bestetik, Amaikak Bat liderrak Urolaren bisita jasoko du eta hortaz, neurketa oso berdindua izango da hau ere. Arrasatearrek gertutik jarraituko dute norgehiagoka honen emaitza, oso zuzenean eragingo baitie.

Hurrengo jardunaldian, ostera, liderrak bisitatuko du Mojategi eta mailako bi talde indartsuenen arteko norgehiagoka bizia izango da klubarentzat zein jarraitzaileentzat. Mondra denbora luzea zain egon ostean, jardunaldi bi hauek erabakigarriak izango dira lidergoa lortzeko. Hala ere, lehen postua eskuratzeko aukeran, guztia ez da zuri-moreen esku egongo eta hortaz, Josu Zubiaren mutilek beren lana egitearekin batera, Amaikak Batek kale egin beharko du bere hitzorduetan.

 

595.1.aretxabaleta

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2619122&menuId=6552699&onlypath=true