Argazkiak: Iker Lazpiur, BDFutbol eta MB Artxiboa / Testua: Mondraberriko lantaldea / 2016ko maiatzak 26, osteguna
Mondrako mutilen taldeak larunbatean partidu gogorra izango du, eta Arrasateko hainbat jokalari eta jokalari ohik animoak eta aholkuak ematen dizkiete.
Inaxio Kortabarria
Realeko eta Euskal Selekzioko jokalari ohia:
«Aholkatzen diet gauza bakar bat, euren indarrarengan konfiantza izatea». Orain direla 48 urte utzi zuen Arrasate, bere jaioterria, eta egun, kanpoan bizi den arren, Mondrako bazkide izaten jarraitzen du.
Zapatuan Mondrak jokatuko duen partiduari begira, Inaxio Kortabarriak animoak bidali nahi izan dizkio talde zuri-moreari: «Zuekin nago».
Araitz Etxabe
Oiartzun taldeko jokalaria eta Mondrako jokalari eta kapitain ohia:
«Nik aholkatuko nieke euren ilusioarekin eta garrarekin partidura ateratzea, dakiten guztia erakustea eta daukaten dena ematea».
«Aurreko partidua irabazi zuten eta horrek indarrak emango die. Gainera, zaletuen indarrarekin, partidua irabazi dezakete eta kategoria igo. Aupa Mondra!».
-Araitz Etxabe
Oiartzun taldeko jokalaria eta Mondrako jokalari eta kapitain ohia:
«Nik aholkatuko nieke euren ilusioarekin eta garrarekin partidura ateratzea, dakiten guztia erakustea eta daukaten dena ematea».
«Aurreko partidua irabazi zuten eta horrek indarrak emango die. Gainera, zaletuen indarrarekin, partidua irabazi dezakete eta kategoria igo. Aupa Mondra!».
-Ruben Rueda
Mondrako jokalari eta kapitain ohia:
«Gure garaiko taldeak ere antzeko egoera bat bizi izan zuen. Ezer baino lehen zoriondu gura ditut Mondrako taldekideak denboraldiagatik, eta animatzen ditut horrela jarraitzera».
«Nik aholkatuko nieke gogoan izan dezatela partidu honetara iristeko egin duten esfortzua. Gainera gomendatzen diet taldean lan egiten jarraitu dezatela, eta (horrelako partiduetan zaila den arren) argi jokatzeko. Garaipena merezi dute. Lortu dezatela eurengatik, zaletuengatik eta batez ere Mondrarengatik».
-Jon Muruamendiaraz
Mondrako jokalari ohia:
«Nik aholku gutxi emango nizkieke, izan ere aurten nahikoa ikasi dute, partidu gogor asko jokatu dituzte, final ugari jokatu dituzte. Gomendatuko nieke eurak izan daitezela, zeren eta eurak badira garaipena lortzeko aukera asko baitituzte».
«Igoera merezi dute, borrokan aritu dira denboraldi osoan, oso ondo entrenatu dute eta %100a ematen dute herriko taldearen alde».
«Gu aurten ikusle bezala disfrutatzen ari gara, partidu oso onak eta hunkigarriak jarraitzen gabiltza».