1Zeintzuk dira zure lehen oroitzapenak klubean?
Atxabalpeko areiezko futbol zelaian, Mikasa baloiekin Alberto Perez eta
Txelisen gidaritzapean... Belarrezko zelaian jokatzeko aukera genuenean
zoriontsu egiten gintuen.
2Harrobian izandako zein esperientzia edo denboraldik utzi dute
Jubenil Mailan Gizpukoako txapeldun geratu ginenean. Lagun artean egon
ginen eta gainera txapeldun suertatu ginen.
3Mondran noiz egin zenuen debuta?
Hondarribiren aurka egin nuen debuta Mojategin, 2-1 irabazi genuen.
Urte hartan oraindik jubenila nintzen eta oso urduri nengoela gogoratzen dut.
4Zein izan da klubean izandako oroitzapenik onena?
Dudarik gabe Ohorezko Erregional Mailara igo ginen urtea, eta batez ere
ligako azken partidak eta playoff-a, Sanpedrotarrak taldearen aurka.
Batetik, taldean bertan zegoen giroa ezin hobea zen eta bestetik herrian
sortutako ilusioa eta honek gugan izan zuen bultzada Pasaian zein Mojategin,
izugarria izan zen. Ahaztezina.
5Eta zein izan da oroitzapenik txarrena?
Txarrena, Preferente mailara jeitsi ginen eguna, azken neurketan jokoan
genuen mailari eustea, baina ez genuen helburua lortu.
Une kaxkarrak izan ziren talde eta klubarentzat.
6Zeintzuk izan ziren Ohorezko Erregional Mailarako igoeraren gakoak?
Gakoa aldagela barruan zegoen batasuna zen, familia bat ginen. Horri gehitu
behar zitzaion elkarrekiko genuen konfidantza, zelai barruan zein kanpoan
genuen laguntasuna. Baita, norbanakoaren konpromezua, taldearen eta
staff-aren lana eta Mondrarekiko genuen sentimendua.
7Zer esan nahi du Mondra zuretzako?
Mondra niretzat nire bizitzaren parte oso garrantzitsua da. Mondrak
kirolerako zein bizitzarako ezinbestekoak diren baloreak eman dizkit.
Betirako lagunak, bai taldekideak zein aurkariak... momentu itzelak.
Mondra pasioa da niretzat.
8Zuretzako zeintzuk dira Mondraren nortasunaren ezaugarriak?
Harrobiarekin egiten den lana, futbol eskolatik lehen taldera. Mondrak
herriko jokalari eta harrobiarengan egin duen apustua. Gainera, harrobiko
talde askotan Mondrako taldeetan dauden edo aritu diren jokalariak daude
entrenatzaile laneran, honek klubaren baloreak gaztetatik transmititzea
ahalbidetzen du. Herriko jendea herriko taldean.
9Zeintzuk dira zure ustez Mondrako jokalari batek izan beharko lituzkeen baloreak?
Konpromezua, errespetua, lanerako prestutasuna, konstantzia, esfortzua eta elkarlana.
10Zer esango zenioke harrobian jokatzen duen jokalari bati?
Futbolaz eta kirolaz disfruta dezala eta taldearen eta norbanakoaren
konpromezuarekin, lanarekin eta sentimenduarekin edonora iritsi
daitezkeela eta Mondra merezi duen lekura eramango dutela.