65 haurrek Mondra barrutik bizi dute aste santuko campusean

65 haurrek Mondra barrutik bizi dute aste santuko campusean

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias / 2018/04/04

Campusaren helburu garrantzitsuenetako bat da «oraindik Mondra ezagutzen ez duena taldera lehen hurbilketa bat izatea».

65 ume parte hartzen dabiltza campusean, eta horrek suposatzen du iazko kopuruan mantentzen dela.

Benjamin eta alebin mailetako neskatila-mutikoak dira, Arrasatekoak baina baita Bergarakoak eta Oñatikoak ere.

Begirale-lanetan Mondrako 6 pertsona dabiltza, eta seirak klubeko Futbol Eskolako partaide dira.

Josu Zubia, Ander Romero, Iker Uribarren, Gorka Eraña, Xabi Arrizabalaga eta Txomin Arriaran.

Campusaren lehen zatian jolas eta dinamika batzuk egiten dituzte kiroldegiko frontoietan, emozioak, koordinazioa,… landuz.

Ondoren hamaiketakoa egiten dute, eta gero Mojategiko berdeguneetan futbol entrenamendua egiten dute.

Azken egunean ahal duten gurasoek ere parte hartzen dute campusean, gurasoen eta haurren arteko partidu batean. Aste santuko campusak lau eguneko iraupena izango du.

Udako campusera begira «bi berrikuntza egin nahi ditugu, baina aurrerago aipatu ahalko ditugu».

Josu Zubiak eskerrak eman dizkie parte-hartzaile guztiei, eta alde horretatik «campusaren lehen ediziotik parte-hartzaile kopuruari eusten diogula, eta hori eskertzekoa da».