Mondrako neskak pozik

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2016/02/14

 

Hirugarren sailkatuaren kontra neurtu zituen, domeka, indarrak Mondrako neskek. Azkenaldion, hobera egin du taldearen egoerak sailkapenean eta atzoko puntuarekin, antzera geratzen da Mondra, 5. postuan. Amara Berriren kontrako norgehiagokan, arrasatearrek itxura ona eman zuren eta Andoni Ezkurra entrenatzailearen arabera, nahiko kontrolpean izan zuen bere taldeak partidua.

Eguraldi kaskarrak asko baldintzatu zuen berdeguneko jokoa eta neurketa guztian zehar, ez zen apenas gol aukerarik izan. Etxeko taldeak gola sartzeko aukera bakarra izan zuen bigarren zatian, baina gainontzekoan, lasaitasuna izan zen nagusi bi ateetan.

Pozik itzuli zen taldea etxera Donostian lortutako puntuarekin. Orain, hurrengo jardunaldiko norgehiagokari begira jarriko dira zuri-moreak. 8. jardunaldian, etxetik kanpo jokatzea egokituko zaio Mondrari, Antigua Luberri  azken sailkatuaren kontra, hain zuzen.

 

595 (1)

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9457484&menuId=6552699&onlypath=true