Mondrak irabazi du Txelis memoriala

Mondrak irabazi du Txelis memoriala

Iturria: Koldo Carrillo Mondraberri- 2015/12/27

Txelis memorialak 24 talde elkartu ditu gaur, domeka, Mojategin eta egun guztian zehar, ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute zaleek. Goizetik hasita eta arratsaldea bitartean, Mondrako bi talde, Real Sociedad, UDAko bi talde, Bergara, Zumaiako, Amaika Bat, Behobia, Lagun Onak, Aloña Mendi, Elgoibar, Zarautz, Hernani, Pasaia, Urki, Urola, Beti Ona, Bermeo, Gernika, Iurretako eta Amorebieta izan dira Mojategiko berdegunean. Gaurkoan, haurrena izan da Mojategi zelaia eta ez zaizkie zaleen oihu eta animoak falta izan.

 

Goizean, kanporaketa fasea jokatu dute eta bazkalostean, finalen txanda izan da. Final handian, Mondra eta Bermeo izan dira nor baino nor eta norgehiagoka 1-1eko berdinketarekin amaitu da. Etxeko taldearentzat Julen Gomezek sartu du gola. Hortaz, Txelis torneoa penaltitan erabaki behar izan da eta modu honetan egin da Mondra torneoarekin. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua, ostera, Amorebietak eta Urolak jokatu dute eta lehenek lortu dute garaipena. Bestalde, Txelis torneoko jokalaririk onena Xabat Otxandiano arrasatearra izendatu dute.

 

Bergaran hitzodua

 

Bergarako Gabonetako gazte mailako futbol txapelketa jokatuko da astelehen eta martitzenean, Bergarako Ipintza eta Agorrosinen. Bertan, Mondra, Eibar, Bergara eta Realeko jokalariek neurtuko dituzte indarrak. Bihar, astelehena, arratsaldeko 16:00etan ekingo dio txapelketak Ipintza futbol zelaian, Mondra eta Eibarren artekoarekin. Arratsaldeko 18:00etan, ostera, Bergara eta Realaren txanda izango da. Martitzenean, Agorrosinera eramango dute txapelketa eta arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute finala bi talde onenek.

 

20151227_183903

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6443584&menuId=6552699