Iturria: Goiena, 2015-09-29
Irailaren 29a , zapatuan etxean jokatutako lehen partidua aprobetxatu zuen Mondrak babesle berria aurkezteko: Igo Eraikin Proyects. Eta modu ezinhobean egin zuten estreinua, talde zuri-morea dagoeneko lider dagoelako, Lagun Onak taldeari 1-0 irabazi ostean.
Enpresa horrek Mondrako kategoria guztiak babestuko ditu, oraingoz urtebetez, eta JMAk jarraituko du Eskola Kirola bultzatzen laguntzen.