X. Txelis Txapelketa

Urtero legez, aurten ere, Mondragon CF taldeak Jose Luis Ibarguen, Txelis, omenduko du. Txelis, Mondrako jokalari izateaz gain, zuzendaritzako kide, laguntzaile eta formazio eta behe mailako taldeetan entrenatzaile aritutakoa zen.

Txelis, bere izaera adeitsu eta hurbilagatik eta bere laguntzeko prestutasunagatik,  pertsona oso maitatua izan zen.

Bere motibazio gorena Mondragon CF taldeko haur eta gazteen formazioan eta parte hartzean eragitea zen.

X. Txelisen oroimenezko txapelketa Abenduaren 31ean ospatuko da Mojategin. Goizez bakarrik izango da era 16 taldek hartuko dute parte.

4 taldez osatutako 4 multzo egongo dira eta multzo bakoitzetik lehen bi klasifikatuek egingo dute aurrera hurrengo fasera, 8 taldek guztira.

Txapelketa goizeko 9:30etan hasi eta 14:15enetan amaituko da.

2016ko Txelis Txapelketan parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira:

Mondra C.F  , Real Sociedad, UDA , Bergara, Eibar sd, Bermeo, Hernani, Danena, Tolosa, Urola, Abetxuko, Elgoibar, Anaitasuna, Zarautz, Hondarribi eta Billabona.