Mondrako Kampusa amaitu da

https://youtu.be/W94tYccvJkE

Aurtengo Mondra-ko campus-a oso arrakastatsua izan dela aipatuko genuke. Umeek, futbolaz aparte beste hainbat aktibitate egiteko aukerak izan dituzte.

Lau astetan zehar 183 umek  parte harte dute.Askok, aste bat baino gehiago egin dute gurekin. Bertan parte hartu dute arrasate eta inguruko herrietik etorritako umeak.

Futbol entrenamenduak Mojategin, igerilekua, jolasak eta dimamikak kiroldegian, ur aktibitateak hondartzan, piraguak, zubieta eta anoetara bisita, gurasoekin batera partidua, izan dira aurten egindako ekintzak.

Kampus-a batez ere umeak ondo pasatzeko, baloreak lantzeko, lagun berriak egiteko eta Mondra barrutik hobe ezagutzeko izan da.

Entrenatzaile eta begirale bezala, Josu Zubiaren koordinaketaz, Mondra barruko Iker Uribarren, Gorka Eraña, Xabi Arrizabalaga, Ander Romero eta Txomin Arriaran izan dira.

Eskerrik asko!

Beste Bideo Bat 1617UdaCampusa