2013ko maiatzaren 21ean, Kulturateko aretoan, 60. hamarkadako eta gaur egungo futbolaren arteko desberdintasunez aritzeko mahai ingurua ospatu zen.
Saiorako hainbat belaunalditako jokalari profesional Arrasatearren parte hartzea izan genuen, Iñaki de Mujika kazetaria gidari zutela.
Kulturatera bertaratutakoek mahaikideen esperientzia, pasadizo eta bizipenez gozatzeko aukera izan zuen.
Kulturateko mahaitik Txalaparta elkarteko mahaira salto egin zen futbolaz aritzen jarraitzeko.
Argazkian, Inaxio Kortabarria, Mikel Gonzalez, Jon Sagasta, Txomin Arzamendi, Aitor Lopez Rekarte, Arambarri, Iñaki de Mujika eta Mondragon C.F. taldeko zuzendaritzako kideak ikus daitezke.
Eskerrik asko guztiei partehartzeagatik.