‘Txelis’ futbol onarekin eta kiroltasunarekin omendu dute

‘Txelis’ futbol onarekin eta kiroltasunarekin omendu dute

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko abenduak 31, zapatua

Urtero legez, Mondragon CF taldeak bere jokalari eta zuzendaritzako kide izandako Jose Luis Ibarguren “Txelis” omendu du.

Mojategiko berdeguneetan 1. urteko infantil mailako 16 taldek parte hartu dute:

  • Abetxuko
  • Anaitasuna (Azkoitia)
  • Beasain
  • Bergara
  • Bermeo
  • Danena (Zizurkil)
  • Eibar
  • Elgoibar
  • Erreala
  • Hernani
  • Tolosa
  • UDA
  • Urola
  • Villabona
  • Zarautz
  • Mondra

2004an jaiotako neskatila-mutikoek partidu ugari jokatu dituzte, kiroltasuna nagusi izan delarik.

Antolakuntza lanetan Mondrako 10-12 lagun aritu dira, besteak beste, arbitro zereginak betetzen.

Hasieran hotz handia egin du, baina eguzkiak bazterrak epeldu ditu, eta giro polita izan da “Txelis”en omenezko txapelketan.

Antolaketa lanetan aritu den Josu Etxebarriak azaldu digun bezala, “txapelketa honek taldeei aukera ematen die talde berriekin jokatzeko, adibidez Bizkaiko eta Arabako ekipo banak ere parte hartu duelako”.

Lehen postua Errealarentzat izan da, bigarrena Eibarrentzat eta hirugarrena Bergararentzat.

Mondrak txapelketa polita egin du, eta Ander Ruiz de Azuak entrenatutako taldeak bigarren fasera sailkatzea lortu du.

Arrasateko klubak Txelis-en “izaera adeitsu eta hurbila, laguntzeko prestutasuna” azpimarratu du, eta “bere motibazioa haur eta gazteen formazioan eragina izatea” izan zela.

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7678151&menuId=6552699&onlypath=true