V. Mondra Futbol kanpusa amaitu da

Ostiralean, hilaren 21ean, Pazko asteko 4 egunetan zehar izan den Mondragon CFek antolatutako 5. Kanpusari amaiera eman genion.

Mondra taldeko lehen taldeetako 6 begiraleen ardurapean, 7 eta 12 urte bitarteko 62 neska-mutilek hartu dute parte. Gehienak Arrasatekoak izan badira ere, Bergaratik, Aretxabaletatik eta Elgetatik etorritakoak ere izan ditugu gure artean.

Adinaren araberako 3 taldetan banaturik, 9:30etaik 13:00etare bitarteko ordutegia izan dute. Lehen orduan kiroldegiko frontoian emozioak lantzeko hainbat jokoren bitartez, entrenatzaileek koordinazioa eta talde dinamikak landu dituzte.

Goizaren erdialdeko atsedentxoaren ondoren, mojategiko futbol zelaian futbol entrenamenduarekin jarraitu dute.

Kanpus hauen helburuak dira, haurrak ongi pasatzen duten bitartean, formazio garaian garrantzitsutzat hartzen ditugun balioak lantzea, koordinazioaren hobekuntza, hasi berrientzat futbolaren ezagutzak hartzea eta jadanik hasita daudenentzat trebezia tekniko-taktikoak hobetzea.