Vicente Huesok drogei buruzko hitzaldia eman du Kulturaten

Vicente Huesok drogei buruzko hitzaldia eman du Kulturaten

Mondraberri – Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017ko martxoak 9, osteguna.

Ramón Azkarate Mondrako lehendakariak aurkeztu du Vicente Hueso. Urte asko darama psikologo kliniko hau buruko gaixotasunekin lan egiten. Esplikatu duenez batzuk drogek eragindakoak. Psikologia Deuston ikasi zuen, eta  Master bat egin zuen Medikuntza legalak Madrileko unibertsitatean. Urte asko daramatza ere ikastoletan eta kirol taldeei drogei buruzko hitzaldiak ematen.

Gaurkoan Hueso doktoreak Mondrako gazteei  drogen arriskuak eta ondorioak esplikatu dizkio. Nola hauek bermatu dezakete beren osasuna fisikoki eta psikologikoki. Esplikatu du nolakoak diren drogekin lehenengo kontaktuak. Normalean gazteenak alkoholarekin, tabakoarekin eta kannabisarekin hasten dira. Askotan hemendik droga gogorretara pasatzen dira:  speed, extasis, kokaina, heroina, ketamina, etab…

Hueso doktoreak esan duenez eman dezakeen aholkurik onena  drogetan ez sartzea da. Lagunek presionatzen badute ez onartzea, eta probatu ezkero, ahal badute lagunez aldatzea. Drogatik urrun mantentzea da onena.

Batzuetan drogetan sartu ondoren, gazteek ez dakite egoera nola bideratu. Holakoetan onena da laguntza eskatzea, familiari edota medikuari. Lagun bat egoera honetan ikusten badute ere laguntzeko prest egon behar dira.

Hitzaldia bukatzeko  futboleko jokalari izandako eskutitz bat irakurri du psikologoak. Edortak Ordiziako jokalaria zen, eta 15 urteekin Errealak fitxatu zuen. Ondoren drogekin jokatzen hasi zen, eta bere karrera hondatu zuen.  Edortaren aholkua da futbolean jokatzea eta ez drogekin ibiltzea berari gertatu zitzaiona besteei ez gertatzeko.

http://www.mondraberri.com