Nerea Dorronsororen bi golekin irabazi du Mondrak: 2-1

Nerea Dorronsororen bi golekin irabazi du Mondrak: 2-1

Goiena – Mireia Bikuña 2017-01-16

Asko sufrituta menderatu zuen Zumaiako, Mojategin. Partiduko une gogorrena Zumaiakoko jokalari Jone Alberdiren lesioa izan zen. Tibia eta orkatila apurtu zituen, salto batean.

Lehenengo minutuetan Zumaiakok menderatu zuen jokoa, baina, arrasatearrak aurreratu ziren markagailuan, Alberdik, 20. minutuan sartutako golari esker. Ostean lesionatu zen Zumaiako jokalaria eta partidua etenda egon zen anbulantziak jokalaria hartu eta ospitalera eraman zuen arte.

Atsedenaren aurretik, berdinketa lortu zuen Zumaiakok.

83. minutuan

Bigarren zatian beste aldarte batekin irten ziren. Erasoan fin ibili ziren, eta, behin eta berriz saiatu ostean, garaipenaren gola sartu zuten 83. minutuan.

http://goiena.eus