Mondraren kromo bilduma

Mondraberri  2016/12/29

Datorren urtarrilaren 4an egingo diote harrera Mondrako jokalari eta entrenatzaileak biltzen dituen kromo bildumari.

2017ko Urtarrilaren 4-an, asteazkena, Arrasateko Zaldibar parkean, ekitaldi berezi bat antolatuko da Kromoen Bilduma zuri moreari merezitako harrera egiteko (10:00-14:00). Klubetik herritarrak ekitaldira gerturatzeko nahia adierazi dute, eta bildumaren albuma eta kromoak erosteaz gain, bertan antolatuko diren umeentzako futbol txapelketa desberdinetan ondo pasatzera animatzen dituzte gazteak ere.

Albumak pertsonalizatuta daude Mondrako jokalarien izenarekin eta han izango dira eskuragarri 5 kromo paketeren truke (kromo paketea 1€). Honez gain, beste edonork ere bilduma egiteko aukera badu, non albuma 5 euroren truke erosi ahalko da eta hau betetzeko beharrezkoak diren kromoak, 8 kromoko paketetan (paketea 1€) salduko dira urte osoan zehar.