Mondraren udako campusa, arrakasta borobila

Iturria: Goiena, Jokin Bereziartua 2016-07-08 15:00  

Bigarren urtez jarraian, udako campusa antolatu du Mondra Futbol Taldeak uztailerako. Futbol campusa da, baina futbolaz harago beste hainbat ekintza ere eskaintzen ditu topaketak. 158 umek eman dute izena aurten, iaz baino 25 bat gehiago. Arrasatekoak dira gehienak baina eskualde osotik ere etorri dira gaztetxoak.

Mondraren futbol campusa arrakasta borobila ari da izaten. Ekainaren 27an hasi zenetik uztailaren 22ra arte, ia 160 ume eta gaztetxo pasatuko dira. Futbol campusa da, baina ez du futbola bakarrik eskaintzen, ezta gutxiago ere. Campusarekin Mondraren eta Arrasateren arteko lotura estutzea ere gura dute antolatzaileek.

Donostiara irteerak

Mojategin futbola lantzeaz gain, Donostiara txangoa egin dute ur jarduerak egiteko, eta Anoetan ere egon dira asteon futbol zelaia ikusi eta museoa bisitatzen. Gurutze Gorrikoekin ere formakuntza saio bat egingo dute eta atzo Laura Alutiz nutrizionistaren eskutik elikaduraren gaineko ikastaro txiki bat izan zuten. Elikadurak duen garrantzia gogora ekarri zien adituak; adierazi zuenez, adin hauetan ohitura onak hartzea da garrantzitsuena.

Aste Santuan ere egiten dute campusa, baina iazko udakoarekin alderatuta parte hartzea gainditzea lortu dute aurten.

Josu Zubiarekin batera Mondrako jokalariak edo futbol eskolan diharduten begiraleak ari dira campusa gidatzen. Ander Romero, Edorta Bolinaga, Xabi Arrizabalaga eta Iker Uribarren.

http://goiena.eus/arrasate/1467969259584