Mondra 0-0 Oiartzun 2016/12/17

Mondraberri – Argazkiak, bideoak eta testua: Gontzal Landa Herbias 2016/12/18

Talde zuri-morea ahalegindu da baina partidua husna bukatu da. Hurrengo asteburuan aurkari zuzen bat izango du: Amaikak-Bat.

Lehen zatian gure taldeak ez du joko onik egin, eta agian Oiartzunek izan du gol aukerarik onena:

37. minutuan Oiartzunen jaurtiketa batek Mondraren langan jo du, eta gutxigatik ez da sareratu.

Bigarren zatian, lehen minututik, Mondrak gora egin du, adibidez Gorka Erañak erdialdian jokaldi onak eginez.

Arrasateren aurrealdeak gol aukerak egin ditu, esate baterako Korkuren pase on baten ostean, Urik egindako errematea 58. minutuan.

Oiartzun atzean sartu da, baina kontraerasoan gola bilatu du, eta ia lortu du ‘txilena’ batekin 81. minutuan. Azkenean, baina, markagailua ez da mugitu eta partidua husna bukatu da.

Mondrak behin-behinean 5. postuan jarritzen du, eta datorren jardunaldian arerio zuzen baten aurka neurtuko ditu indarrak Deban: Amaikak-Bat.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2206524&menuId=6552699&onlypath=true