Mondrak ‘dutxapean’ lidergoari eutsi dio, Goierriri irabazita

Mondrak ‘dutxapean’ lidergoari eutsi dio, Goierriri irabazita

Mondraberri – Gontzal Landa Herbias  2017/03/25

Euriaren ondorioz, Mojategiko berdeguna oso bustita egon da, eta Mondra hobeto moldatu da.

Lehen zatian 4 gol ikusteko aukera izan da, horietako bi etxeko taldeak sartutakoak (Rakel Modino eta Olatz Legarda). Atsedenean binako markagailua.

Bigarren zatiko 60. minutuan Eider Zeziagak azkartasunez jokatu du, eta gol erabakigarria sartu du.

Bigarren zatian bi taldeek gol aukera oso onak izan dituzte, baina azkenean 3-2 izan da emaitza.

Ondorioz, Andoni Ezkurraren taldeak lider jarraitzen du, eta hurrengo jardunaldian Bergararen aurka jokatuko du, azken sailkatua.

http://www.mondraberri.com/