Mondra-Aloña 1-0

Mondraberri – Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017ko otsailak 5, igandea.

Arratsalde haizetsu eta euritsu batean partidua menperatzea kostatu zaio Arrasateko taldeari. Joko aldetik partidua oso partekatuta egon da azkenengo minutu arte. Momentu horretan heldu da partiduaren gol bakarra. Mikel Aizpurua, Arrasateko jokalaria, izan da golagilea.

Lehenengo zatian talde biak beren indarrak neurtzen egon dira. Bata eta bestea aukerak izan dituzte markagailuan aurretik jartzeko, baina atsedenaldira 0-0 heldu dira.

Bigarren zatian jokoa gogortu egin da. 53. minutan epaileak txartel horia atera dio Gorka Erañari Oñatiarren arean falta bat egiteagatik. Josu Zubia bi aldaketa egin ditu, eta honen ondorioz Arrasateko taldearen erasoa bizitu egin da. Hamaika bider saiatu dira gola egiteko, eta azkeneko momentuan lortu dute. Mikel Aizpuruak aprobetxatu du area ertzetik jaurtitutako falta bat.

http://www.mondraberri.com