Elgoibar C.D Mondra 2016/09/10

Mondraberri Argazkiak: Mondra (Ramon Azkarate) / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko irailak 10, zapatua

Mondrak, 2015/2016an igoera lortu ostean, Ohorezko Erregionaleko lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean Elgoibarren. Josu Zubiak denboraldia hasteko ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Ioritz Aginagalde atezain
  • Aitor Azkarate ‘Aiti’, Julen Etxaniz, Julen Aranbarri ‘Aranba’ eta Oihan Rodriguez defentsan
  • Julen Valle, Mikel Aizpurua eta Gorka Eraña erdialdean
  • Xabi Arrizabalaga, Iker Uribarren ‘Uri’, Asier Sanchez ‘Sancho’ aurrean

Talde zuri-morea jokoan eta gol aukeretan nagusitu da lehen zatian zehar, baina husnako markagailuarekin iritsi dira atsedenera.

Bigarren zatian, ordea, Mikel Aizpuruak gola sartu du eta taldea berrindartu du.
Elgoibarrek, baina, gol handi batekin berdindu du, baina Mondrak garaipenean sinesten jarraitu du, eta hala Mikel Barberok 1-2koa jarri du. Horixe izan da azken emaitza ere.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4029771&menuId=6552699&onlypath=true