Drogomenpetasunaren inguruko hitzaldia

Mondrak, futbol talde gisa, Aita Menni Hospitalaren laguntzarekin, taldea osatzen duten jokalari eta familiei sustantzia toxikoen kontsumoari buruz informatzeko eta kontzientziatzeko hitzaldia eskaini nahi die.

Hizlaria Vicente Hueso Corral Aita Menni Hospitaleko psikologo klinikoa izango da. Aita Mennik, Vicenteren eskutik, urteak daramatza horrelako bilguneak eskaintzen Gipuzkoako eskola/ikastolatan eta kirol ingurunetan.

Saioa, hezitzaileei eta eta 13 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua dago bereziki eta drogekin eta beraien ondorioekin lotutako gaiak aztertzen ditu.

Bertan, gaur egungo droga ohikoenetara eta beraien gazteek egiten duten erabilpenera hurbilduko gara: alkohola, tabakoa eta kannabis-a hasera batean eta beste diseinuzko drogak, ondoren: extasis, speed eta modan jartzen diren eta daukaten konposizioa eta sor dezaketen eragina eta ondorioak ezagutzen ez ditugun beste hainbat.

Planteamendua argia da: kontsumoak eta adikzioak arriskua dakarte maila guztietan, fisikoan zein psikologikoan. Nerabearen garapen normala mozten dute eta bera bizi proiekzioa oztopatu.

Horrelako ekintzen bitartez, Mondra taldetik gure gazteak adikzioen eta ondorioen prebentzioan lagundu nahi ditugu.

Hurrengo Martxoaren 8an 17:30etan Kulturateko Areto Nagusira hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.