2017/01/14 Mondra 5-1 Beti Gazte

Mondraberri – Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017-1-15

Arratsalde euritsu honetan Mondrak bere bolada onarekin jarraitu du. Urteko bigarren partidu honetan 5-1 irabazi dio Beti Gazteri. Josu Zubia oso pozik dago bere jokalariek egindako partiduarekin.

Lehenengo zatian jokoa nahiko parekatuta egon da. Iker Uribarrenek egin du Mondraren lehen gola. Baina lehenengo zatia bukatu baino lehen Beti Gaztek partidua berdindu du.

Bigarren zatian Beti Gaztekoak oso bizi atera dira zelaira.  Lehenengo 10 minutuetan arazotan jarri du Mondrak. Momentu honetan Uribarrenek Mondraren bigarren gola egin du. Hortik aurrera etxekoek jokoa bere menpe hartu dute. Beste hiru gol egin ditu Mondra bigarren zatian. Hirugarrena Gorka Erañak egin du eta beste biak Beñat Corcuera sartu ditu.

http://www.mondraberri.com