2016-11-27 Futbol Eskola Mojategin

Igande honetan, Azaroaren 27an, goizeko 10:00etatik aurrera eta goiz guztian zehar, Mondra, Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Futbol eskolatan diharduten haurrek ligaxka bat jokatuko dute Mojategiko kirol eremuan.

Guztira 10 talde izango dira: Mondrako 3, Elgoibarreko 3, Bergarako 3 eta soraluzeko 1.

Talde bakoitzak ligaxka zein postutan amaitzen duenaren arabera, “Champions” edo “Uefa” jokatuko du eta ondoren finalerdia eta finala.

ZATOZ MOJATEGIRA!

http://mondragoncf.eus/futbol-eskola/