2016/11/26 Mondra – Hondarribi 2-0

Mondraberri – Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko azaroak 26, zapatua

Azken 3 partiduak galdu ondoren, Mondra garaipenaren bila zelairatu da gaur arratsaldean Mojategin.

Hondarribiari aurre egiteko, Josu Zubia entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Ioritz atean
  • Aiti
  • Julen Etxaniz
  • Jokin Mujika
  • Maku
  • Julen Valle
  • Mikel Aizpurua
  • Gorka Eraña
  • Xabi Arrizabalaga
  • Iker Uribarren
  • Santxo

Hain zuzen, aurrelari arrasatearrak lortu du lehenbiziko gola, garaipenaren aukera handituz.

Tamalez ondoren lesionatu egin da, eta bere lekua Andoni Aizpuruak hartu behar izan du.

Hondarribik presio handia egin du lehen zatian zehar, eta horregatik agian gure taldeak baloi ugari galdu ditu.

Iker Uribarrenek aukera ona izan du 30. minutuan baina bere jaurtiketa gutxigatik goregi joan da.

Bigarren zatian talde zuri-moreak aldea handitzen jakin izan du, Gorka Erañaren gol bati esker.

Josu Zubiak aldaketa guztiak egin ditu, eta partiduaren amaieran bere taldea nagusi.
Gaurko garaipenarekin Mondra probisionalki 5. postuan jarri da, eta hurrengo jardunaldian etxean Aretxabaletaren aurka jokatuko du.

http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=6958093&menuId=6552699&onlypath=true