2016/09/17 C.D Mondra-Ordizia

Mondraberri – Testua, Argazkiak eta Bideoa: Jokin Etxebarria; 2016/09/18

 

Bigarren garaipena eskuratu du Mondrak Ohorezko Erregional Mailan denboraldi hau hasi zuenetik. Kontutan hartuta, hori pasa den astean gertatu zela, ez daude kexatzeko moduan jarraitzaile zuri-moreak, bitik bi garaipen eskuratu duelako Josu Zubiak zuzentzen duen taldeak.

Atzo izan zuen etxean estreina talde arrasatearrak eta Mojategira gerturatutako zaleek partida nola hasi zen ikusita gerora sufrituko zena ez zuten erraz antzemango. Mondra oso nagusi izan zen aurreneko 25 minutuetan eta gainera zortea aldeko eduki zuen. bigarren minuturako aurreratu ziren etxekoak, ordiziarren defentsak egindako huts batekin, pasea atezainari ematerako orduan sareetara bidali baitzuten baloia. Bigarren gola ere segituan iritsi zen. ezker hegaletik jokaldi on bat egin, erdiraketan Xabi Arrizabalagaren borrokak baloia berreskuratzea ekarri eta Asier Sanchez “Santxo”ren eskuinkada bikaina sareetara. 12 minutu beranduago, ordiziarren defentsaren beste huts bat aprobetxatu zuen Mikel Aizpuruak baloia oin puntarekin ukitu eta atezainari aurreratuta hirugarren gola markagailura igoarazteko.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1916543&menuId=6552699&onlypath=true