Mondragon Futbol Taldeko Pribatutasuna eta Datu Pertsonalen Babeserako Politika.: bazkideen informazioa eta baimena, datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko.
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016/679 (EB) Europako Erregelamenduak (DBEO), Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (“DPBEDBLO”) eta haien garapen-araudiek ezarritakoa betez, Mondragon Club de Futbol kirol elkarteak, G20368155 IFZ duena, aurrerantzean “Mondragon C.F.” edo “kluba”, Datuen Tratamenduaren Erantzule den aldetik, hau jakinarazten dizu:
- Helburuak. Bazkide gisa eta klubarekin duzun harremanean ematen dituzun datu pertsonalak eta dokumentuak gure datu-tratamenduko sistemetan sartuko dira, Mondragon C.F. kirol-klub gisa kudeatzeko (bazkideen altak eta bajak izapidetzea, kuotak kobratzea, bazkide-txartelak ematea, partidetarako eta ekitaldietarako sarbideak kontrolatzea, batzarretarako deialdiak egitea, etab.), prestakuntza- eta kirol-jarduerak kudeatzeko, jarduera horietatik eratorritakoak edo horiekin lotutakoak kudeatzeko, gure jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko, bazkideekin harremanak mantentzeko (adibidez, komunikazio elektronikoak bidaliz), gure jarduerari dagozkion eginkizun legitimoak betetzeko eta jardueratik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko, bai eta Estatutuetatik, klubaren Barne-arauditik eta bakoitzean indarrean dauden funtzionamenduaren irizpideetatik eratorritako beste xede guztiak ere.
- Sekretu eginbeharra. Zure datu pertsonalen tratamendua sekretu profesionalaren betebeharrak babesten du, eta behar den konfidentzialtasunarekin egingo da, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera.
- Datuak komunikatzea. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie lagako hirugarrenei beste ezertarako, zuk berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu. Hala ere, inguruabar espezifiko batzuetan beharrezkoa da datu jakin batzuk hirugarrenei jakinaraztea klubaren helburuak betetzeko (adibidez, klubak parte hartzen duen ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeei datuak jakinaraztea, etab.), araudiak eta kontrol agintaritzek hala eskatzen dutelako (adibidez, kirol federazioak, arloan eskumena duten administrazio publikoak, aseguru-entitateak, ikastetxeak, etab.), edo klubaren helburu legitimoak betetzeko (adibidez, klubeko kolaboratzaile zuzenen artean datuak jakinaraztea, haien garapen faseren batean esku har badezakete). Kasu horietan, behar-beharrezkoak diren datuak baino ez dira jakinaraziko, eta unean-unean legez eska daitezkeen segurtasun neurriak aplikatuko dira.
- Irudiak eta bestelako datuak argitaratzea. Klubaren jarduerak behar bezala kudeatu eta zabaltzeko (lehiaketa federatua, eskola-kirola, campusa, partidak, lasterketak, kirol- edo gizarte-jarduerak, etab.) bere legezko interesean oinarrituta eta interesdunen arrazoizko itxaropenak kontuak hartuta, hauek gauzatzen ari diren bitartean, argazkiak, ikus-entzunezko grabazioak, kronikak, iruzkinak eta abar egin daitezke eta besteak beste, parte-hartzaileen izena, irudia eta ahotsa ager daitezke. Beraz, klubeko kirolaria izanez gero, edo klubeko jardueretan parte hartuz gero, kirolaria edo parte-hartzailea, eta, hala badagokio, haren senideak edo arduradunak, informatuta gelditzen dira bere izena, adina, egindako jarduerei buruzko informazioa eta emaitzak, ezaugarri pertsonalei buruzko beste datu batzuk (irudia eta ahotsa barne), komunikabideetan, klubaren instalazioetan, webguneetan eta sare sozialetan edo bestelako argitalpenetan argitaratuak izan daitezkeela (paperezko argitalpenetan, interneten edo beste zenbait euskarrietan). Interesdunek edozein unetan egin dezakete argitalpen horien aurka, argitaratu aurretik edo ondoren.
- Kontaktua. Interesduna eta, hala badagokio, haren senideak edo arduradunak informatuta gelditzen dira klubak bere jarduerei buruzko informazioa eta dokumentazioa posta arruntez eta bitarteko elektronikoz helarazteko aukera izango duela, esate baterako, posta elektronikoa, sare sozialak (Facebook, Instagram, etab.), mezularitza elektronikoa (WhatsApp, SMS mezuak, etab.) eta antzeko tresnak barne. Interesdunek edozein unetan egin diezaiokete uko komunikazio horiek jasotzeari. jarduerei buruzko informazioa eta emaitzak, ezaugarri pertsonalei buruzko beste datu batzuk (irudia eta ahotsa barne), komunikabideetan, klubaren instalazioetan, webguneetan eta sare sozialetan edo bestelako argitalpenetan argitaratuak izan daitezkeela (paperezko argitalpenetan, interneten edo beste zenbait euskarrietan). Interesdunek edozein unetan egin dezakete argitalpen horien aurka, argitaratu aurretik edo ondoren.
- Iraupena.Klubak datuak gorde ahal izango ditu, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudia jarraituz, bere legezko betebeharrak edo legezko interesak betetzeko. Ondoren datuak ezabatu egingo ditu konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuz.
- Pribatutasun politika honetan deskribatutako tratamenduetarako oinarri juridikoak, datuak babesteari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, hauek dira:
- Akordio bat gauzatzeko zure datuak tratatu beharra (DBEOren 6.1.b artikuluaren arabera, adibidez, klubaren bazkide izateko).
- Klubaren legezko betebeharrak betetzea (adibidez, DBEOren 6.1.c artikulua, batzarretarako deialdiak egiteko eta gobernu-organoen funtzionamendurako).
- Interes legitimoa (DBEOren 6.1.f artikulua, adibidez, klubaren jarduerak sustatzeko eta hedatzeko).
- Dokumentu hau Klubeko Datuak Babesteko Politika da, antolatzen dituen edo parte hartzen duen jardueretan parte hartzen duten bazkideei, kirolariei eta parte-hartzaileei dagokienez; beraz, ez da beharrezkoa izango geroko inprimaki eta jardueretan horri buruzko informazioa ematea, salbu eta aldaketak egiten badira edo legeak aldatzen badira. Eskatutako datuak aurkezteak, gure jardueretan elkartzeko edo parte hartzeko eskatzeak Datuak Babesteko Politika hau onartzeak berekin dakar, eta honekin batera deskribatutako datuak (behar den kasuetan, osasunari buruzko datuak barne: lesioak, tratamenduak, medikazioa, etab.) jasotzea eta komunikatzea. Baldintza hauek onartzen ez badituzu, ezin izango duzu klubak antolatutako jardueretan parte hartu edo elkartu. Senideen edo hirugarrenen datuak emanez gero, klubari beraien datuak emateko berariazko baimena duzula bermatzen duzu.
- Eskubideak. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak balia ditzakezu, bai eta baimena edo gai horri buruzko beste edozein eskaera kentzeko eskubidea ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu klubari Elkano, 27, 20500 Arrasate – Mondragon (Gipuzkoa) edo administrazioa@mondragoncf.eus helbide elektronikoan, NA baten edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia bat erantsita. Eskabideen ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioren bat aurkezten baduzu, kontrol-agintaritza honetara jo dezakezu: Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).