Mondraren garaipen garbia

Iturria: Textua: Mondraberri/Maitane Muñoz- Argazkia: artxiboa-2016/01/10

Mondrak garaipen garbia lortu du Urolaren kontra (0-4)

Josu Zubiaren mutilek hirugarren sailkatuari 4 puntu ateratzen dizkio dagoeneko partidu hau irabazi ostean.

Atzo arratsaldean Urolaren zelaian bisitatu zuen talde zuri-moreak. Zubiaren hitzetan “oso partidu garrantzitsua zen atzoko norgehiagoka hirugarren sailkatutik, Urola taldea, distantzia hartzeko”. Momentu honetan 4 puntuko diferentzia dago sailkapenean bi ekipoen artean.

Mondrako mutilek lehengo zati oso ona egin zuten, baina hala ere, markagailuan 0-0 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, aldiz, etorri ziren 4 golak, horietatik hiru jaurtiketa ez zuzeneko jokaldi baten ondorioz egindakoak eta bestea, bere atean sartutakoa. Goleatzaileak Jokin Mujika, Mikel Aizpuru eta Markel Gonzalez izan ziren.

Josu Zubiak ustetan “taldea gehiagora doa, lortu genezakeen 45 puntuetatik 33 lortu ditugu. Iazko denboraldian 9 puntu gutxiago genituen jardunaldi berean. Ziur nago, txapelketaren bukaeran lehengo postua lortuko dugula”.

595mondramu

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3249682&menuId=6552699&onlypath=true