Mondrako neskek galdu egin zuten Ilintxaren aurka

Mondrako neskek galdu egin zuten Ilintxaren aurka

Iturria: Mondraberri; Maitane Muñoz-2016/01/10

Ezkurraren neskek ez zuten oraingoan Ilintxaren kontra hiru puntuak lortzerik izan. Taldea ondo ibili zen zelaian, aukera garbiak izan zituen gol gehiago egiteko baina, ez zuten zorterik izan. Talde zuri-morearen tantoak Miren Antxia eta Olatz Legardaren eskutik etorri ziren. Lehenengoa falta jaurtiketa baten ondorioz joan zen sarera eta bigarrena, aldiz, areaz kanpoko jokaldi baten ondorioz heldu zen.

Lehenengo zatian galtzen hasi ziren baina berdinketa lortu zuten atsedenaldia baino lehenago. Ilintxaren bigarren golak taldea oso ukituta utzi zuten. Hala ere, bigarren zatian, energiarekin irten ziren eta partidua menperatzen hasi zirenean legazpiarrek hirugarren gola egin zuten.

Hurrengo hitzordua Orion izango da eta aste honetan lan gogor egin beharko dute Ezkurraren neskek norgehiagoka prestatzeko.

mondrakoneskak

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6692856&menuId=6552699&onlypath=true