Mondrako neskak nagusi

Iturria: Mondraberri Koldo Carrillo- 2016/01/24

 

Beharrezkoa zuten Mondrako neskek  garaipena. Batetik, sailkapen taulako egoera hobetzeko; eta bestetik, jokalarien kemenak gora egiteko. Mondra nagusi izan zen Beti Gazte taldearen kontrako norgehiagokan  eta lehen zatian, dagoeneko, 3-0eko markagailua ezarri zuen etxeko taldeak Olatz Legardaren hiru golei esker.

Bigarren zatiak berdin jarraitu du berdegunean. Mondra nagusi zela, 20. minutuan Beti Gazte taldeak lehen gola sartu du, baina ez zirudien etxeko taldeak estutasunik pasako zuenik garaipena lortzeko. Halaxe izan da eta 9 minutu geroago, talde zuri-moreak norgehiagoka erabakita utzi zuen Ainara Uribarriren eskutik etorri den laugarren golarekin.

Modu honetan, Mondra sailkapen taulako erdialdera, 4. postura, egin du jauzi. Hala ere, atzetik, 6 punturekin berdinduta daude Beti Gazte eta Orioko, eta 5 punturekin azkenaurreko da Hernani. Garaipen garrantzitsua arrasatearrentzat.

 

4

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=8342328&menuId=6552699&onlypath=true