Mondrak Oriokoren aurkako lehia gogorrean berdinketa lortu du

Mondrak Oriokoren aurkako lehia gogorrean berdinketa lortu du

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko martxoak 19, zapatua

 

Mondrak partidu gogorra aurreikusten zuen, eta halakoa izan da. Orioko talde latza da, eta talde zuri-morea ez da kikildu.Gainera, gol aukera onenak Andoni Ezkurra eta Raquel Modino entrenatzaileen taldearenak izan dira. Adibidez 34. minutuan ekipoak jokaldi oso ona josi du eta Nere Dorronsororen burukada on batekin baloia gutxigatik kanpora joan da.

Talde zuri-moreak ezustean harrapatu du berriro Orioko 67. minutuan, baina baloia ez da gutxigatik sareratu.Olatz Legardak beste aukera bat izan du 87.ean baina Orioko atezaina ondo atera da eta baloia ez da atean sartu.Partidua gogorra izan da, eta azken jokaldian, Mondrako atezaina baloiaz jabetu denean, Orioko aurrelari batek ostiko bat eman dio. Ostikadak istilu txiki bat eragin du bi taldeen artean.

“Orioko talde gogorra da eta bagenekien futbolean gutxi jokatuko zuela – azaldu digu Mondrako entrenatzaile Andoni Ezkurrak –. Hori jakinda, guk ere gogor jokatu nahi izan dugu eta lortu dugu”.Oro har “partidua kontrolpean izan dugu, eurek ez dute ia gol aukerarik izan, baina guk ez ditugu aprobatxatu sortu ditugunak”.Hala ere, entrenatzaileak irakurketa positiboa egin du: “Oso pozik nago taldeak egindako lanarekin eta lortutako puntuarekin”.

Mondrak hurrengo partidua pazkoa asteko asteburuan jokatuko du, Touringen aurka Errenteria-Oreretan, elurragatik atzeatutako partidua.

“Orduan arbitroak partidua bertan behera utzi zuen, nahiz eta jokatzeko baldintzak egon bazeuden. Neskak gogotsu dabiltza, baina oporretan izango da eta ez dakit nolako taldea izango dugun partiduari aurre egiteko”.

Edonola ere, “Touring-en aurkako partidua klabea izango da: Irabaziko badugu aukera apur batzuk izango ditugu onenekin sailkatzeko. Ordea, berdinduko edo galduko badugu, azken 3 partiduak denboraldiari agur esateko erabiliko ditugu. Baita datorren denboraldia prestatzen hasteko ere”.

Era batera edo bestera, “guk astero lan egiten dugu, eta helburua hobetzen joatea da”. Bai horixe! Aupa Mondra!

 

595.Mondra-Orioko-15.16.Burukada

 

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=299318&menuId=6552699&onlypath=true